Zuzenean entzun, Bizkaia Irratia

Bizkaia Irratia

Albisteak: Orokorra

EAEan elebidunen kopurua %37koa da, bestalde %22 ingelesez berba egiteko gai da.

Europa / EAE, 2012-06-12

Eleaniztasunari buruzko Europa mailako ikerketa abiatu dau British Council-ek. Aurkeztutako txostenean euskereari eta Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan erabilten diran gainontzeko hizkuntzei atal berezia eskaini deutse. EAEko lehen eta bigarren hezkuntzan euskerea, ingelesa eta gaztelania agertu, bai agertzen dira, baina frantzesak, arabierak edota txinerak ez daukie ia presentziarik. Euskal Herriko erakundeetan behar egiten dabenen %44k baino ez dauka hizkuntza ziurtagiriren bat. Administrazinoan beraz badago zer hobetu. Atzerriko hizkuntzei begira EAEko biztanleria osoaren %22k baino ez daki ingelesez Europan kopurua %38koa dan bitartean. Euskal biztanleen %9 frantsesez berba egiteko gai da, %1,4 galegoz, %1,1 alemanieraz eta %1 itaileraz. Silvia Bernyk, Bilboko British Councileko zuzendariak, hizkuntzek norbera aberatsago bihurtzen dabela esan deusku.

facebook
twitter
google+
rss

@bizkaiairratia

Twitter kontura joan>>

Facebook Bizkaia Irratia

[Bizkaia Irratia]
Mazarredo zumarkalea 47-7 / 48009 Bilbo

Zuzeneko telefonoa

94 446 54 76

Erredakzinoko telefonoa

94 446 68 00

Web mapa Lege oharra Argazkietan laguntzaile: depositphotos
Laguntzaileak:
eusko jaurlaritza
Bizkaiko foru aldundia