Durango, 2021-03-15
Atzo herri galdeketan parte hartzea ehuneko 28koa izan zan. 7.077 boto, eta horreetatik 6.680 ehuneko 94, proiektu urbanistikoa gelditu eta parte hartze prozesu bat hastearen alde agertu da. Parte hartzeagaz eta emaitzagaz pozik dagoz Durangoko udalean, holantxik esan deusku Mikel Uriguena zinegotziak. Emaitzak orain ondo aztertuko dabez eta prozesu parte hartzailea ipiniko dabe martxan. Oposizinotik, EAJk abstentzinoa azpimarratu dau eta sozialistek herri galdeketea egin aurretik esan eben, ez zala momentu egokia galdeketetarako. Horretaz be galdetu deutsagu Uriguenari.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa