Durangaldea, 2019-03-31
1937ko martiaren 31n gertau zan. Sarraskia handia izan zan. Hegazkinek 281 bonba jaurti ebezan eta 336 herritar hil ziran Durangon. Elorrion be makina bat bonba bota ebezan. Hildakoak, gitxienez, 7 izan ziran.
Gizarte zibilaren kontrako eraso horreek oroitu eta biktimak omentzeko, ekitaldiak izango dira gaur Durangon eta Elorrion. Eguerdiko 12:00etan, Gerra Zibileko biktimak omenduko dabez Durangoko Benita Uribarrena parkean. Arratsaldean barriz, Andra Mariko eleizpean egingo jake omenaldia biktimei. Eta Elorriora joanda, Arriola kantoian izango da Julia Itoiz-en kantaldia 12:00etatik aurrera.
Bizkaia Irratian, Juanan Hernandez kazetari durangarragaz gogoratu dogu 1937an gertautakoa. Berak `Durango, isildutako bonbardaketa´ dokumentala grabau eban 2007an.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa