Durango , 2012-03-31
1937ko martiaren 31an bonbardatu eben Durango. Europako populazino zibilaren kontrako lehenengo aire bonbardaketa sistematikoa izan zan. Hegazkinek 281 bonba baino gehiago jaurti ebezan eta 336 lagun hil ziran.
Gaur eguerdian, 12etan gerra zibileko biktimak gogoratzeko ekitaldia egin dabe kanposantuan. Arratsaldean barriz, Andra Mariko eleizpean lore eskeintzea eta oroimen ekitaldia egingo dabez.
Asko dira bonbardaketearen inguruan antolatutako ekintzak. Besteak beste, Plateruena Kafe Antzokiak Zilar Astea bonbardaketeari eskeini deutso. Gaur arratsaldean, 18.15etatik aurrera, Bonbardaketaren Ibilaldi Kulturala egingo dabe. Bonbardaketa egunean esanguratsuak izan ziran lekuak bisitauko dabez. Kurutziagan hasiko da ibilaldia.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa