Durangaldea - Mend. Sahara, 2017-05-18
Familien kopurua 5etik 8ra igo da eta Rio de Oro GKEan oso pozik dagoz. Aurtengo udan 8 familia horreek 10 ume saharar hartuko dabez. Harrera honen onurez berba egin deusku Rio de Oro GKE-ko Sara Goiriak. Bestalde aniztasun funtzionala daben 6 eta 12 urte bitarteko ume sahararrak Izurtzako aterpe baten batuko dabez eta eurakaz egoteko begiraleen bila dabilz. Honen inguruko informazinoa www.riodeordodurango.com webgunean eskuragarri dago baina Sara Goiriak datu batzuk aurreratu deuskuz. Zapatu honetan, Durangoko Tabira parkean GKE honentzat dirua batzeko jaialdia egingo dabe, paella txapelketa eta guzti.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa