Sopela, 2021-05-28
Osasun egoerara egokituta ospatuko da Sopelan aurtengo Ibilaldia. Ez da egongo ibilbiderik, ezta txosnarik. Naturaren elementuakaz lotuta bost gune prestatu dabez. Gune horreetan tailerrak eta ikuskizunak eskainiko dira; izena emon beharko da antolatutako jardueretan parte hartzeko. Ikastolen eredua erakutsi, herritarrak aktibatu eta euskerea eta euskal kultura plazara atara, horreek dira helburu nagusiak Ibilaldian. Koldo Tellitu Euskal Herriko Ikastolen federazinoko presidentea izan dogu gaur "Goizeko Izarretan" saioan.
Esan dogu guneetan parte hartzeko izena emon behar dala. Horretarako epea zabaldu zanean, berehala bete ziran leku guztiak.
Izen emotea oso ondo joan da. Ander Deuna eta Betiko ikastolek alkarlanean antolatu dabe aurtengo Ibilaldia. Kalakalata! lelopean domekan ospatuko da. Euskereagaz eta euskerearen alde bustitzeko deia egin dabe antolatzaileek.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa