Bizkaia, 2012-07-03
Domeka honetan esklerosi anizkotxaren aurka “Busti Zaitez” kanpainaren bitartez Bizkaiko 55 lekutan uger egin ahalko da. EAEan gaixotasuna jasaten daben 2.200 pertsona bizi dira eta kanpaina honen helburua gaiari buruzko sentsibilizazinoa bultzatzea da. Asier Hormazak 15garren edizinoa beteten dauen kanpaineagaz bat egin dau. Euskal aktore honek hurretik bizi dauen kasuaren barri emon deusku. Esklerosi anizkotxa gaixotasun neurodegeneratiboa eta kronikoa da eta momentuz ez dauka sendabiderik. Kanpainagaz bat egiteko Kukuxumuxuk diseinautako kamisetak Forumeko kirol dendatan edota domekan uger egiteko prest egongo diran 55 gunetan erosi ahalko dira. Hondartza eta piszina desbardinetan hain zuzen be. Antolakuntzan 500 boluntariok hartuko dabe parte.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa