Euskal Herria, 2021-02-18
Disney-ko marrazki bizidunak eta filmeak euskeraz ikusi ahal izateko eskaria eginaz, Donostian sortu da Disney Euskeraz plataformea. Gurasoak eta euskalzaleak dagoz plataforma honetan. Sinadura bilketea daukie abian internet sarean eta aurreko astean eusko legebiltzarrean egin eben eskaria. Alex Aginagaldek azaldu deusku zer dan eskatzen dabena.
Eusko Legebiltzarrean izandako agerraldia dala eta Aginagaldek esan deusku alderdi gehienen aldetik erantzun ona jaso dabela. Gaiak interes handia eragin dauala ziurtatu dau. 5500 sinadura baino gehiago batu dabez orain arte Disney Euskaraz ekimenaren alde. Internet sarean sinatu daiteke Avaaz izeneko plataforman.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa