Bilbo, 2018-05-30
Jose Maria Guibert Deustuko unibersidadeko errektoreak azaldu deuskunez, medikuntza graduaren memoria eginda daukie eta aste honetan zuzendaritza batzordera eroango dabe. Datorren astean unibersidadeko gobernu kontseiluak onartzen badau kalidade agentziara bialduko dabe. Holan bost-sei hilabete iraungo dauan prozesua jarriko da martxan.
80 ikaslerentzako lekua eskeiniko dabe gradu barrian eta besteak beste azpimarratzekoa izango da, irakasteko metodologia barritzailea.
Garagarrilera begira be badagoz Deustuko unibersidadean. Orduan unibersidade jesuiten nazinoarteko kongresua antolatuko dabe. Jose Maria Guibertek esan deuskunez, apostu garrantzitsua da eta munduko erronkei erantzun hobea emoten ahaleginduko dira.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa