Bilbo, 2020-06-01
Deustobarometroak dino herritar gehienak telelana orokortzearen aldekoak dirala baina telelanari hutsuneak be ikusten deutsez. Alde batetik biztanleen %54ak uste dau telelanak produktibidadea areagotzen dauela. Beste alde batetik telelanak guraso askori ez ohiko lan zama eragin deutse. Gorka Urrutia Deustobarometroko ordezkaria alkarrikzetatu dogu gaur. Herritarrek 0tik 10era Eusko Jaurlaritzari 4,2ko notea ipini deutse eta Espainiako gobernuari 3,5koa. Pedro Sanchezek, Iñigo Urkulluk, Pablo Iglesiasek, Maddalen Iriartek, Idoia Mendiak edota Miren Gorrotxategik batak be ez dau gainditzen. Osasun publikoan, hezkuntzan edo pensinoetan herritarrek ez leukie gastu publikoa murriztea onartuko. Aurreko urteakaz alderatuta joera hau mantentzen da baina oraingo Deustobarometroan nobedade bat agertzen da: ingurumena babesteari garrantzia handiagoa emoten jako.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa