Bilbo, 2015-02-02
Eusko Jaurlaritzaren aginduz, desfibriladoreak jarri beharko dira derrigorrez merkataritza zentruetan, kirol eta hezkuntz zentruetan.Urte beteko epea daukie zentruotan aparatu honeek jartzeko. Neurri honen garrantzia azpimarratu dau Haritz Arrizabalagak eta baita ze dan desfibriladore bat esan deusku.EHUak eta Bilboko udalak daukan anbulantzien zerbitzuak egindako ikerketa baten arabera bihotzekoak emon ezkero, seigarren minututik aurrera bizirik irautea zaildu egiten da.Desfibriladoreak oso garrantzitsuak dira bihotzeko batetik bizirik urten ahal izateko eta gainera erabilera erreza dauke.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa