Euskal Herria, 2018-11-09
"Mugarik Gabe", "Bakea eta Duintasuna" ta "Euskadi-Cuba" gobernuz kanpoko erakundeek Tantaka TV telebista sozial barria sortu dabe. Emisinoak datorren astetik aurrera eskeiniko dabez. Hilean 16 saio grabau eta ohiko komunikabideetan agertzen ez diran edukin alternatiboak landuko dabez. Ikusentzunezko honetan bost lagun dabilz lanean eta euretariko bat gure tertulietako kolaboratzailea dan Eneko Calle Garcia dogu. Tantaka TV-ri buruzko datu guztiak emon deuskuz.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa