Japonia, 2020-05-20
Japonian Covid19ak eragindako konplikazinoakaz 773 pertsona baino ez dira hil. Txinan hildakoak milaka izan dira, Indonesian orain arte 1.220 eta Filipinetan ia 800. Japoniak heriotz gitxien bildu dauzen Asiako herrialdetariko bat da. Shinzo Abe lehen ministroaren gobernuak osasun larrialdi egoerea apirilaren 8an deitu eban eta deialdia hain berandu egiteagaitik kritikak jaso dauz. Hori bai, Hiromi Yoshidak, Tokiko unibersidadeko irakasleak esan deuskunez Japonian konfinamendua ez da derrigorrezkoa izan. Hiromi Yoshidak gehiago be esan deusku, berbarako japoniarrak maskarak erabiltera ohituta dagozala eta disziplinarako europarrak baino zintzoagoak dirala.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa