Zuzenean entzun, Bizkaia Irratia

Bizkaia Irratia

Albisteak: Goizeko Izarretan

Covid19agaitik bertan behera lotutako hegaldietan bidaiariek gitxieneko eskubide batzuk dabez

Euskal Herria, 2021-01-16

Kasu honetan hegazkin konpainiak bidaiariari dirua berreskuratzeko edo beste hegaldi baten kokatzeko aukerea bermatu behar deutso.  Hegaldiak bertan behera lotzeko arrazoien arabera (pandemia edo denboralea) bidaiariek eskubide desbardinak daukiez. 2020an bidaiarien erreklamazino gehienak COVIDaren ondorioz bertan behera geratu diran hegaldien ingurukoak izan dira. Bilboko Erreklamatu aholkularitza zerbitzutik Jon Ortiz Larruzeak gogoratu deuskuz daukaguzan eskubideak. Arrazoiaren arabera, eskubideak ezbardinak dira. Eta talde bi bereiztu deuskuz Ortiz Larruzeak. Hegaldien kasuan, hiru orduko atzerapena izanez gero, erreklamatu ahal dala gogoratu deusku Ortiz Larruzeak, horretarako eskubidea daukagula.

Jon Ortiz Larruzea

Elkarbanatu Ordenagailura jeitsi
facebook
twitter
google+
rss

@bizkaiairratia

Twitter kontura joan>>

Facebook Bizkaia Irratia

[Bizkaia Irratia]
Mazarredo zumarkalea 47-7 / 48009 Bilbo

Zuzeneko telefonoa

94 446 54 76

Erredakzinoko telefonoa

94 446 68 00

Web mapa Lege oharra Argazkietan laguntzaile: depositphotos
Laguntzaileak:
eusko jaurlaritza
Bizkaiko foru aldundia