Euskal Herria, 2021-01-16
Kasu honetan hegazkin konpainiak bidaiariari dirua berreskuratzeko edo beste hegaldi baten kokatzeko aukerea bermatu behar deutso. Hegaldiak bertan behera lotzeko arrazoien arabera (pandemia edo denboralea) bidaiariek eskubide desbardinak daukiez. 2020an bidaiarien erreklamazino gehienak COVIDaren ondorioz bertan behera geratu diran hegaldien ingurukoak izan dira. Bilboko Erreklamatu aholkularitza zerbitzutik Jon Ortiz Larruzeak gogoratu deuskuz daukaguzan eskubideak. Arrazoiaren arabera, eskubideak ezbardinak dira. Eta talde bi bereiztu deuskuz Ortiz Larruzeak. Hegaldien kasuan, hiru orduko atzerapena izanez gero, erreklamatu ahal dala gogoratu deusku Ortiz Larruzeak, horretarako eskubidea daukagula.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa