Ondarroa, 2018-02-17
Gaur arratsaldeko 17:00etan Ondarroan asteon bere buruaz beste egin dauen Ekai nerabe transexuala gogora ekarteko eta maite dabela esateko ekitaldia egingo dabe. Chrysallis Euskal Herria alkarteko kidea dan Bea Severrek gaur goizean esan deusku gaztetxo honeei bizarra hasten jakenean, bularrak hasten jakezanean edo hilerokoa jatorkenean sexu aldaketea egiteko urgentziazko beharrizana igerten dabela. Gaur egungo sistemak beharrizan horreei emon beharreko erantzunak atzeratu egiten dauzela salatu dau Bea Severrek eta ohartarazo dau nerabe transexual batzuk ezin dabela itxaron. EAEn indarrean dagoan 2012ko transexualidadeari buruzko legea zaharkituta geratu dala esan dabe Chrysallis alkartetik eta arau hori ahalik eta lasterren eguneratzeko deia egin dabe.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa