Zuzenean entzun, Bizkaia Irratia

Bizkaia Irratia

Albisteak: Orokorra

Carlos M. Beristain: "Geurean Egiaren Batzorde bat egotea lagungarria litzateke"

Euskal Herria, 2017-05-05

Giza Eskubideen bortxaketetan aditua dan Carlos Martin Beristainen bisitea euki dogu. Orain arte Eusko Jaurlaritzaren ekimenez giza eskubideen bortxaketak ikertzeko hiru saio abiatu dira: ETAk eragindako biktimei buruzkoa, frankismo sasoian bizitako indarkeriarena edota tortura kasuak aztertzen dabilena. Carlos Martin Beristain medikua eta psikologian doktorea danak horreetariko ikerketa batzutan parte hartu dau eta saio horreek bateratu beharko litzatekezala uste dau. 2015an Gernikako Bake saria jaso ebanak, gurean urteetan isilik gorde diran giza eskubideen urraketez berba egiteko sasoia dala uste dau. Karlos Martin Beristain Kolonbia, Guatemala, El Salvador, Mexikon, Mendebaldeko Saharan edo Kongon giza eskubideen bortxaketak ikertu dauz. Orain dala 2 urte Mexikon desagertarazo ebezan 43 gazteei buruz berak idatzitako liburua aurkezten dabil "El tiempo de Ayotzinapa" izenekoa.

 

Carlos M. Beristain

Elkarbanatu Ordenagailura jeitsi
facebook
twitter
google+
rss

@bizkaiairratia

Twitter kontura joan>>

Facebook Bizkaia Irratia

[Bizkaia Irratia]
Mazarredo zumarkalea 47-7 / 48009 Bilbo

Zuzeneko telefonoa

94 446 54 76

Erredakzinoko telefonoa

94 446 68 00

Web mapa Lege oharra Argazkietan laguntzaile: depositphotos
Laguntzaileak:
eusko jaurlaritza
Bizkaiko foru aldundia