Euskal Herria, 2017-05-05
Giza Eskubideen bortxaketetan aditua dan Carlos Martin Beristainen bisitea euki dogu. Orain arte Eusko Jaurlaritzaren ekimenez giza eskubideen bortxaketak ikertzeko hiru saio abiatu dira: ETAk eragindako biktimei buruzkoa, frankismo sasoian bizitako indarkeriarena edota tortura kasuak aztertzen dabilena. Carlos Martin Beristain medikua eta psikologian doktorea danak horreetariko ikerketa batzutan parte hartu dau eta saio horreek bateratu beharko litzatekezala uste dau. 2015an Gernikako Bake saria jaso ebanak, gurean urteetan isilik gorde diran giza eskubideen urraketez berba egiteko sasoia dala uste dau. Karlos Martin Beristain Kolonbia, Guatemala, El Salvador, Mexikon, Mendebaldeko Saharan edo Kongon giza eskubideen bortxaketak ikertu dauz. Orain dala 2 urte Mexikon desagertarazo ebezan 43 gazteei buruz berak idatzitako liburua aurkezten dabil "El tiempo de Ayotzinapa" izenekoa.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa