Bizkaia, 2013-05-29
2012ko pobreziari buruzko txostena aurkeztu dau Caritasek. EAEko egoerea gainontzeko erkidegoakaz alderatuta hobea izan arren bapebe barik lotu diran personentzat laguntza publiko gehiago eskatu deutsez administrazinoari. Bizi baldintzak gogortu dira batez be langabeziak eta hipotekak ordaintzeko familiek daben zorpetze mailak eraginda. Pobrezia egoerea denboran egonkortu danez familia barruan be alkartasun ekonomikoak be behera egin dau. 2008tik hona Caritasera hurreratzen diranen perfila guztiz aldatu da. Caritasera doazan euskal herritarrak eta etorkinak kopuru berean dagoz gaur egun. Itxaropenerako argi izpi lez Caritasen hasitako boluntarioen kopuruak eta emoile pribaduen kopuruak gora egin dauela nabarmendu behar dogu.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa