Bizkaia, 2021-06-20
Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren, RGIaren lege barria idagoienerako egongo da indarrean. Lege horreri ekarpenak egiteko momentua da eta Caritas proposamen bat lantzen dabil. Ana Sofi Telletxea Caritaseko ordezkariak honi buruzko detaileak emon deuskuz.
55 mila pertsona inguruk kobretan dabe RGIa. Lege barrian nobedadeak izango dirala aurreratu eban lehengoan Idoia Mendia enplegu sailburuak; guraso bakarreko familientzat, adin txikikoentzat eta pentsinodunentzat besteak beste. Caritasek diru laguntzak emoten dauz, asistentzia juridikoa eskaintzen dau, lana topetan laguntzen dau eta zerbitzu psikologikoa be bai. Pandemian azken zerbitzu honetara jo dabenak asko izan dira.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa