Bizkaia , 2020-06-17
Igaz, Bizkaian, Caritas Bizkaiak 11,5 milioi euro baino gehiago inbertidu ebazan pobrezia eta desbardintasun egoeren kontrako borrokan. Batez be Etxebakoen arloan, Harreran eta Enpleguan inbertidu zan. Ana Sofi Telletxea Caritas-eko kideak nabarmen deuskunez, laguntzea jasotzen daben personen artean Covid-19aren krisiak 2019ko datuak okertu dauz. Familietan diru-sarrerak desagertu izanak edota etxebizitza galtzeko arriskuak ezinegona sortu dabe. Eta arrakala digitalaren ondorioz, hezkuntzan, umeen arteko arteko desbardintasunak agertu dira. Horren aurrean sistema publikoak sendotzeko aldarria egin gura dau Caritas-ek.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa