EAE, 2017-04-21
Ana Sofi Telletxea Caritaseko ordezkariagaz gaurkoan EAEko pobrezia datuei buruz eta beharrizana dabenek jasoten dabezan dirulaguntzei buruz berba egin dogu. EJak osotutako gizarte desbardintasunei eta pobreziari buruz egindako azken txostenaren arabera pobrezia larriak gaur egun 104 mila pertsonari eragiten deutse. Save The Children GKE-ak dino EAEn bizi diran ume guztien %9k pobrezia arazoak jasaten dabezala. Caritasen ustez Euskadin gizarte babes sare garrantzitsua dago baina RGI-lako laguntzatan %1,5eko igoerea baino ez da aplikau eta euren eretxian hori ez da nahikoa. Caritasek gehiago be badino, esaterako RGI laguntzetan EJak ez dauela hurrengo urteetarako ezelako igoeren egutegirik iragarri.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa