Bilbo, 2022-09-27
Busturialdea trainerua KAE ligako lehenengo mailan lehiatuko da datorren denporaldian, ligako epaileak Donostiarra B deskalifikatu ostean, KAEko play offean aurrez Eusko Label ligako estropada baten aritutako arrraunlari bat uretaratzeagaitik. Donostiarrak bost eguneko epea dauka helegitea aurkezteko baina ez dirudi epaileak atzera egingo dauenik. Ondorioz, Mundaka eta Elantxobeko arraun elkarteek sortutako traineruak eutsi egingo deutso 2021eko denporaldian lortutako KAE 1 maileari. Iker Goikoetxea, traineruko arraunlaria eta Mundakako zuzendaritza batzordeko kideagaz egin dogu berba Jokoan tartean. (Bermeoko arraun argazkiak web orritik hartutako irudia)
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa