Zuzenean entzun, Bizkaia Irratia

Bizkaia Irratia

Albisteak: Albistegiak

Burmuineko paralisiaren gaixotasuna gehiago ezagutu behar dala esan dau ASPACEk

Bilbo, 2013-10-02

Burmuineko paralisiaren kontrako eguna da gaur eta Bilbon ASPACE alkarteak bere lanaren barri emon dau. 500 lagunen artetik batek garuneko paralisia dauka, horrek esan gura dau mundu osoan 17 milioi pertsonek gaixotasun hau jasaten dabela.
Burmuineko paralisia sendaezina da eta denboran iraunkorra be baina gaixoek bizitzea modu duin baten bizi ahal dala argitu gura izan dabe. Pertsona honeei senitartekoek eta ASPACE Bizkaia alkartekoek etenbako laguntzea emoten deutsie. Kepa Errauskin, ASPACEko presidenteordea da ta beragaz egon gara. Garuneko paralisi bakotxak era diferentean eragiten dau. Lautik batek ezin dau berbarik egin bestalde hirutik bat ezin da ibili eta gurpildun aulkian doa. Eurek be murrizketa ekonomikoak jasaten dabezala dinoe beren beregi botiken kopagoaren eta gailu ortoprotesikoen garestitzearen ondorioz.
 

Kepa Errauskin

Elkarbanatu Ordenagailura jeitsi
facebook
twitter
google+
rss

@bizkaiairratia

Twitter kontura joan>>

Facebook Bizkaia Irratia

[Bizkaia Irratia]
Mazarredo zumarkalea 47-7 / 48009 Bilbo

Zuzeneko telefonoa

94 446 54 76

Erredakzinoko telefonoa

94 446 68 00

Web mapa Lege oharra Argazkietan laguntzaile: depositphotos
Laguntzaileak:
eusko jaurlaritza
Bizkaiko foru aldundia