EAE, 2013-06-21
Konstituzionalaren erabagiaren zain, garagarrilaren batean botiken berrordainketea ezarriko dabe EAEn. Jaurlaritzako Farmazia Zuzendaria Iñaki Betolaza Lau Haizetara irratsaioan egon da goizean. Berrordainketea behartuta jarriko dabela martxan gogoratu dau Betolazak, baina aldaketa bi egingo dabezala. Administrazinoak 16-20 milioi euro batuko dauz modu horretara eta diru hori osasun arreta hobetzeko erabiliko dabe Betolazaren esanetan.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa