Bilbo, 2016-04-05
Mondragon Unibertsidadean bizkarrezur bat inprimidu dabe 3 dimentsinoko inpresora bategaz.
Ingenieritza biomekanikako ikasleek lortu dabe eta ebakuntzetarako balioko dau.
Ebakuntzea egin behar danerako, hiru dimentsinoko bizkarrezur honegaz prozesua prestatu daiteke.
Medikuntzarako aurrerapauso handia da.
Bizkarrezur oso bat, definizino handiagaz, egun baten inprimidu leikie. Zati bat izatekotan, bi-hiru ordutan.
Etorkizunean izan lei inpresora honeek ospitaletan egon beharrean, inguruko enpresetan egotea. Inguruko enpresa azpikontratatzea honetarako.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa