Barakaldo, 2013-10-24
Barakaldo errezeta elektronikoa erabilten hasiko dan populazino handiko lehenengo herria izan da. Aste honetan bertan hasi dira Barakaldoko farmazietan sistema barria erabilten. Bizkaiko herri txiki eta ertainetan errezeta elektronikoa martxan da dagoeneko eta orain uri handien txandea da. Pazienteek farmazietan euren botikak hartzeko Osakidetzako txartela baino ez dabe behar orain. Paperezko errezetarik ez dabe erabiliko beraz. Barakaldoko Ansio auzoko botika baten egon gara. Jone Regil Pagai da botikaria. Barakaldo errezeta elektronikoa martxan ipini dauen 100 mila biztanletik gorako lehenengo uria izan da. Aste bi barru Portugaletek, Sestaok eta Santurtzik lekukoa hartuko dabe.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa