Bizkaia, 2020-08-17
Bizkaiko ostalariak asteon ezagutuko diran neurria barriakaitik arduratuta dagoz. Osasun Larrialdi Egoerak ekarriko dauzen arau barriek tabernetan eta pub-etan zuzeneko eragina eukiko dabe. Bizkaiko Ostalarien Alkarteko gerenteak, Hector Sanchezek, momentu hau kezkaz bizi dabela azaldu deusku. Tabernari batzuk lokalak pandemiaren sasoira egokitzeko inbersinoak egin dabez baina bezero asko galduta gatxa da negozioari eustea. Murrizketa gehiago jasango dabezalakoan dagoz eta eusten jarraitu ahal izateko diru-laguntza bereziak eskatu dabez. Hector Sanchezek esan deuskunagaitik, momentu honetan, kostaldean dagozan ostalaritza lokalei barrualdekoei baino hobeto joake.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa