Bizkaia, 2013-10-23
Kontserberetako beharginei lan erreformea apliketan badeutsie urtean 600 euro gitxiago kobrauko dabela salatu dau LABek.
Bermeoko, Ondarroako, Markinako eta Mutrikuko kontserba eta gatzituen sektorean mila behargin inguru dagoz lanean. Zallos, Serrats, Ortiz, Cusumano edota Denticin beharrean dabilzan pertsona guztien %80 edo %90 emakumeak dira. Lantegi batzutan Bizkaiko lan hitzarmena, Espainiakoagaitik aldatu gura deutsie eta LAB sindikatuaren ustetan hori langileentzat kaltegarria izango da. Agurne Gaubeka, beharginen ordezkariagaz egon gara berbaz. Kontserbera batzuk 3 milioi eurotik gora irabaziak euki arren lan hitzarmen estatala sinatu gura dabela salatu dabe.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa