Bizkaia, 2012-07-17
Euskalerriko Eskautak Bizkaia alkartea Bizkaiko hainbat herritako 40 taldek osotzen dabe. Uda sasoian herrigunetik urten eta natureagaz gozetako kanpalekuak egiten dabez. Kanpalekuak normalean Araban, Nafarroan edo Burgosen izaten dira. Getxoko ESKUBELTZ eta Durangoko INURRI eskaut taldeek aurten kanpalekua batera egitea erabagi dabe, Burgoseko Barbadillo del Mercado herrian dagoz.
Bestalde Muskizko GOIZALDE eta Ortuellako LUR GAZTE eskaut taldeak be udako kanpalekua alkarregaz egiten dabilz. Azazetako mendatetik une honetan kanpaleku ibiltaria egiten dabilz. Guk geuk Galdakaoko ARGIZAI taldeko Jon Atxutegigaz egin dogu berba.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa