Bilbo, 2018-06-26
Ondorio hori kaleratu dau Deusto BBK Behatokiak. Orokorrean urteko lehenengo sei hilabeteak onak izango dirala dinoe. Aurreikuspena egiteko besteak beste, barne produktu gordina, langabezia, inbertsinoak edo eta zerga bilketea euki dabez kontutan.
Urte hasierako joerea ona izan dan arren egoereak okerrera egin leike urteko bigarren seihilekoan. Diruaren prezioa eta Trumpek ezarritako muga zergak izan daitekez joera ona mantentzeko oztopoetako batzuk.
Halan da be, Tontxu Camposen eretxian baikorrak izan behar gara eta ezin da konfiantzea galdu. Sasoi onak aprobetxau behar dirala gaineratu dau.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa