Bizkaia, 2020-03-31
Erresidentzietako langileek eta erabiltzaileek babes-material gehiago eta proba gehiago eskatu ostean emoten dau Aldundiak neurriak hartu dauzela. Sergio Murillo BFAko gizarte ekintzarako foru diputadua geurean euki dogu gaur. Koronabirusa daben erabiltzaileen kasuan erresidentzia guztiei begirako isolamendu protokoloa martxan jarri da. Era berean zentroren bat gainezka egonez gero Unbeko eta Birjinetxeko egoitzak kutsatutako nagusiak hartzera bideratu dabez. Covid 19ak erresidentzietan eragindako egoerea ikusita familia batzuk euren senitartekoak etxera eroatea erabagi dabe baina gitxi batzuk baino ez dira izan. Gernika-Lumoko Kaltzada erresidentzian beharginek itxialdiari ekin deutse eta nagusiakaz hamabost egun pasauko dabez egoitzatik urten barik. Holako erabagiek miresmena eragiten deutsela esan deusku gizarte ekintzarako foru diputaduak.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa