Bilbo, 2012-09-25
Bizkaiko Gurutze Gorriak bere erronkak zenbatu ditu ikasturte barrirako, 4.700 onuradun barrigaz, 215 boluntarioren mugimenduagaz eta %50eko baterako finantziazinoagaz.
“Orain inoiz baino gehiago" kanpainea laguntza eskatzeko deia da, krisi soziekonomikoaren eta langabeziaren gorakada geldiezinaren ondorioz ahulen dagozan pertsonak artatzeko. Honakoak dira konpromiso nagusienak: Gizarte Esku-hartzerako programa barriak gauzatzea eta Enplegu-planeko jarduerak indartzea; horretarako aurrekontua 169.750 eurokoa da.
Holako jarduera honeek garatzen dira: eskola-laguntza programa, familientzako eta nagusientzako laguntza-sorta banatzea, etxerik bako pertsonak artatzeko programa, enplegu-plana eta prestakuntza eta trebakuntza profesionala.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa