Bilbo, 2013-11-13
Bizkaiko Caritasera beharrizanagaz doiezanak lehen baino denbora gehiago emoten dabe oinarrizko laguntzea jasoten. Krisia dala eta familia askoren diru koltxoia txikitzen doa eta Caritasen behar aldetik topera dabilz. Lehen familiak lobak jagoteko izaten ziran eta gaur egun kasu batzutan hilaren amaierara heltzen laguntzeko. Ana Sofi Telletxea, Caritaseko ordezkariak dino boluntario gehiago zenbatu dabezala aurton Bizkaiko Caritasen, igaz baino 1.106 gehiago hain zuzen be. Diru emole eta bazkide gehiago be badagoz, emoleen kopurua %23 hazi da.Halan da be laguntza bila Caritasera joten dabenen itxaropenak zoritxarrez ez dauka bide luzerik.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa