Bizkaia, 2018-11-06
Gaur ta bihar azalduko dabez sail guztietan Bizkaiko Foru Aldundiak datorren urterako onartu dauen aurrekontuen proposamena. Aurten baino diru gehiago izango da datorren urtean proposamen horren arabera; ehuneko 5,2 gehiago. Guztira, 8.216 milioi euro. Batzar Nagusietako hiru batzarkide izan doguz goizean Bizkaia Irratian. EAJko Ainara Aretxabaleta, EHBilduko Arantza Urkaregi eta Podemos-Ahal Duguko Josean Elgezabal.Aurrekontu proposamen honen gardentasun eza azpimarratu deusku Urkaregik. EH Bilduren zalantzak ulertzen dauz Aretxabaleta jeltzaleak; zalantza horreek argitzeko emongo dabez azalpenak sail ezbardinetan. Elkarrekin Podemoseko Josean Elgezabalen arabera dirua egon badago, baina gero eta gehiago enpresa pribaduei emoteko.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa