Bizkaia, 2020-08-18
Bizkaidendak komertzioen sarera Plentziako, Gorlizko, Urdulizko eta Bilboko Abusu auzoko merkatarien alkarteak batu dira. Dagoeneko 2.403 dendak bat egin dabe Bizkaidendak federazinoagaz. Tokian tokiko 26 dendari alkarte batzen dauzen plataformea da eta gero ta sendoago dabil. Bazkidetza barriei esker erakundeakaz interlokuzino indartsuagoa euki ahalko dabela esan deusku Bizkaidendak sareko Santi Reyesek. Pandemian dendari eta merkatariei zertan laguntzen deutsien azaldu deusku. Bizkaidendatik esan deuskuenez komertzioa era batekoa edo bestekoa bada Covid19aren sasoi honetan alde hori igerten da. Ahalik eta denda gitxien sarratzeko administrazinoari berehalako laguntzak eskatu deutsez eta konsumitzaileei herriko dendatan erosteko erregua.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa