Bizkaia, 2018-08-31
Egurraren sektorea kinka larrian dago eta orain arte ezagutu izan dogun Bizkaiko pinuen paisaia goitik behera aldatzen dabil. Gipuzkoatik sartu dan pinuen gaixo larri batek dagoeneko makina bat pinu lehortu eta hil dauz. Landaketa askotako kolore berdea marroi bihurtu da. Arazo honek ez dauka konponbide errezik eta egurraren sektorea oso arduratuta dago. Gai honetaz ikuspuntu desbardinak batu gura izan doguz asteon eta Lemoako Maderas Atutxa enpresako jaubea dan Kepa Atutxagaz eta Oñatiko basozaina da Aitor Galdosegaz berbetan egon gara.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa