Bizkaia, 2019-03-15
“Etorkizunerako barikuak – Fridays For Future” lelopean Greta Thunbergek 16 urteko neskato suediarrak hasitako bidea jarraitzen hasi dira milaka eta milaka gazte. Gazte honeek arduratuta dagoz, klimaren aldaketea eteteko helduek ezer ez dabela egiten ikusita.16 urte neskato hau nobel saria iranazteko hautagai izentau dabe eta irabaziz gero bakearen nobel saridunik gazteena izango litzateke. Gretaren eredua jarraitua Bizkaian 45 gaztek Fridays For Future Bilbao eratu dabe, gazte gehienak Algortako edo Galdakaoko eskaut taldeetako monitoreak dira baita EHUko ikasleak be. Gaur eguerdiko 13:00ean Leioako Fakultadean alkarretaratze masibo batera deitu dabe eta arratsaldeko 18:00etan Bilboko udaletxearen aurrean kontzentrazino batera be deitu dabe.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa