Bizkaia, 2012-05-15
Une honetan EAEko langabezia osoaren %66 Bizkaiari jagoko. Azkeneko hilabeteetan langabeziaren igoerarik handiena 25 eta 44 urte bitartekoen artean emon da. Zorpetze publikoa eta pribadua oso handia da ta ez dago finantziazinorik ez enpresentzat ezta familientzat be. Sektorerik kaltetuena eraikuntzaren arloa dogu. Azpiegitura publikoen eraikuntzak etenda dagoz eta CEBEKek dino arlo honetan itxaropen bakarra Abiadura Handiko Trena eregiteko lana dala. Langabeziaren eraginez familien gastuak behera egin dau eta honek komertzioei kalte handia egin deutse. Bizkaian dendetako salmentak %3,2 jeitsi dira. Zerbitzuei begira adibidez martian Loiuko aireportuko trafikoa %2,6 hazi da baina Bilboko Portura sartzen diran eta urteten dabe merkantzien kopurua %5,7 jeitsi da igazko datuakaz alderatuta.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa