Bizkaia , 2019-11-26
Hileko azkanengo eguaztenetan, Bizkaiko udalerri batzutan bilkura isilik egiten dira. Etorkinekiko alkartasuna erakutsi, euren egoerea salatu eta herritarren kontzientziak astintzea dira helburu. Bihar, zemendiak 27 eta arratsaldeko 19:30etatik aurrera, bilkura isilak egingo dira Balmasedan, Barakaldon, Bilbon, Galdakaon, Durangon eta Portugaleten. Egoitz Zabalagaz-ek esan deuskunez, isiltasunak protesta egiteko indar handia dauka.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa