Bizkaia, 2020-10-20
Bizkaiko Bertsolari Txapelketea bertan behera geratu ostean Aldundiak eta Bertsozale Alkarteak “Kopla Barik” bertso zirkuitoa sortu dabe. Abenduaren 20an Getxoko Muxikebarrin arratsaldeko 18:00etan bizirik dagozan Bizkaiko txapeldun guztiek kantauko dabe. Jaialdi honetako hitzordurik bereziena. Ione Narbaiza Bertsozale Alkarteko ordezkariak honen inguruko azalpenak emon deuskuz. Getxoko saioak edukiera mugatua eukiko dau eta sarrerak bertsosarrerak.eus webgunean jarriko dabez salgai. Saio berezi honegaz batera Bizkaiko Txapelketako sailkapen fasean ibilitako beste bertsolari batzukaz saioak be izango dira. Txapelketako bertsolari guztiei gitxienez saio bat eskainiko deutsie. Zapatu honetan Mungian Olalde aretoan bertso saio musikatu izango da, zemendiaren 14an Igorreko Lasarte aretoan bertso trama eta zemendiaren 29an Durangoko Plateruenan bertsolariak lehian jarteko sariketa. “Kopla Barik” jaialdi berezi honetan ohiko gai-jartzaileen jardunagaz batera bertso eskolen laguntzea be ez da faltauko. BFAko euskera zuzendariak Xabier Arauzok esan dau euskerearen sustapenean bertsolaritzea lehentasuna dala.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa