Zuzenean entzun, Bizkaia Irratia

Bizkaia Irratia

Albisteak: Kirolak

Bizirik, Mallorcara

Bilbo, 2016-04-14

Metropolitanoren helburua, Mallorcara bizirik joatea zan, eta lortu dau. Bilbotarrek 6-3 irabazi dabe play-offeko lehen partidua Zorrotzan. Orain, dana erabagiko da Mallorcan. Metropolitanok partidu bat irabazi behar dau. Espanyak, barriz, bi. Ibai Kortabitarte jokalariak azaldu deuskunez, gogotsu doaz Balear uharteetara. Errugbian, Bizkaia Gernikak arazoak izango ditu maileari eusteko. Hernanigaz bardinduta dago azken aurreko lekuan, jardunaldi biren faltan. Iker Olaeta jokalariak azaldu deuskunez, taldeak dana emotera urten behar dau Bartzelonaren eta Bathcoren aurka. Waterpoloan, Leioak Marbella hartuko dau zapatuan Askartzan. Virginia Cobosek azaldu deuskunez, irabazi eta hirugarren lekua lortzea da helburua. Amaitzeko, Lointek Ugeragak helburu bi daukaz Emakumeen Biran. Lehenengo gazteenaren eta euskaldunaren maillotak janztea. Eider Merino txirrindulariagaz egin dogu berba. 

facebook
twitter
google+
rss

@bizkaiairratia

Twitter kontura joan>>

Facebook Bizkaia Irratia

[Bizkaia Irratia]
Mazarredo zumarkalea 47-7 / 48009 Bilbo

Zuzeneko telefonoa

94 446 54 76

Erredakzinoko telefonoa

94 446 68 00

Web mapa Lege oharra Argazkietan laguntzaile: depositphotos
Laguntzaileak:
eusko jaurlaritza
Bizkaiko foru aldundia