Gernika-Lumo , 2021-04-20
Gernika Gogoratuz-ek bakeari eta kulturari buruzko jardunaldien 31.edizinoa prest dauka. Bihar hasi eta zapatura bitartean, espazioa eta denbora kontutan hartuta, bizi aukera desbardinak jorratuko dabez. Maria Oianguren Gernika Gogoratuz-eko zuzendariak esan deuskunez, aurten be alkarrizketa gune bat zabaldu gura dabe. Jardunaldiak erdi presentziala izango dira eta Zoom plataformearen bitartez emongo dira on line. Saioak doakoak dira baina izena emon behar da aurretik.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa