Euskadi, 2022-07-06
Eusko Jaurlaritzako bozeroaleak "Goizeko Izarretan" saioan esan deusku oraingoz gomendioak baino ezin dabezala emon eta pandemiaren jarraipen zehatza egingo dabela. Fokoa pertsona nagusien eta zaurgarrien aurrean jarri behar dala esan dau Zupiriak.
Sortu domekan Ermuan Miguel Angel Blancori egingo jakon omenaldian ez dau parte hartuko. Horretaz Bingen Zupiriak esan dau ezker abertzaleak Blancogaz egin zan sarraskiari buruzko gogoeta bat egin beharko leukela.
Aurreko barikuan Legebiltzarrean gehiengo zabal baten bitartez Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Arloko Lanbideetan sartzeari eta jarduteari buruzko lega onartu zan. Klubetan edo kiroldegietan begirale edo entrenatzaile lez 20 mila lagun dabilz gaur egun Euskadin lanean. Lege horrek suposatzen dauenaz be galdetu deutsagu Zupiriari.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa