Bilbo, 2020-10-16
Eskuz Binakako Finala bertan behera geratu da hon behineon. Agirrek eta Albisuk grebea egin eben, eta ez ziran joan Ezkurdia-Martijaren aurkako finalaurrekora. Enpresen Ligeak galdutzat emon eutsien partidua. Erabagi hori auzitara eroan dau ELA sindikatuak, eta kautelazko neurriak eskatu ditu. Epaitegiak finala bertan behera lagateko agindu dau. Domekan jokatzekoa zan Bizkaia pelotalekuan. Ane Miren Zelaia ELA zerbitzuetako buruagaz eta Ibai Zabala pelotariagaz egin dogu berba.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa