Bilbo, 2018-06-13
Gaur egun Bilbon jentea batez be, oinez ibilten da. Bidaien ehuneko 63 egiten dogu oinez. Ehuneko 24 garraio publikoan, ehuneko 11 ibilgailuagaz eta ehuneko 1 bizikletaz. Enrique Urkijo Bilboko udaleko garraio eta ingurumen zuzendaria da eta Lau Haizetara saioan egon da gaur.
Joan dan astean onartutako uri mugikortasun jasangarrirako planean bizikletaz egiten diran joan etorriei garrantzi handiagoa emon gura deutsie. Hori dala eta, hainbat neurri aurreikusi dabez.
Bestalde, uriko hainbat eremutan ibilgailuak mugatu eta garraio publikoarentzat bakarrik egokitu gura dabez.
Plaza Eliptikoko aldaketea datorren urteko udagoienean egin gura dabe. Beti be, proba piloto lez.
Bilboko uri mugikortasun jasangarrirako planak 2030. urtera arteko neurriak batzen dauz.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa