Bilbo, 2015-08-13
Tranbiako beharginek euren lan baldintzak okertu dirala jakinarazoteko alkarretaratzea egin dabe gaur Bilbon. Langileak euren lanaldian Atxuritik Basurtura 7 joan-etorri egiten egon dira. Enpresak 6 joan-etorri egitea eskaini deutse baina bira horreetariko baten ikuskatzaile lanak egiteko eskatu deutse. Beharginak ez dagoz ados eta akordurik egon ezean mobilizazinoakaz aurrera jarraituko dabe. Joseba Artetxek, beharginen batzordeko ordezkariak azalpenak emon deuskuz. Bilboko tranbiako plantilea 35 beharginek osotzen dabe. Lan zama oso handia dala dinoe langileek eta astero Gasteizko tranbiako 5 bat langile laguntzera joaten jakezala gaineratu dabe. Bilboko plantilea handitzeko eskatu dabe beharginek.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa