Bilbo, 2013-11-21
Kalean bizi diranei arreta emoteko Bilboko neguko aterpea lehenengoz urte osoan zehar zabalik egongo da. Mazarredo Zumarkalean dagoan gunea atzo bertan edegi eben. Guneak 50 ohe daukaz baina hotzik handieneko hilabeteetan urtarrilean eta zezeilean, 50 koltxoneta jarriko dabez eta era horretara eraikinak 100 lagun jaso ahalko dauz. Nobedade nagusia, apiriletik aurrera aterpeak zabalik jarraituko dauela. Paco Dehesa Bilboko Gizarte Ekintza saileko ordezkariak dana azaldu dau.
Datorren urteko udagoienean aterpe hau lekuz aldatuko dabe. Izan, Bilbao Ria 2000rena da eta eta erakunde honek eraikina enpresa bati saldu deutso. Etxerik bakoei zuzendutako aterpe barria Bilboko erdigunean be egongo da baina momentuz udaletik ez dabe leku zehatza iragarri. Paco Dehesak aterpe mota honetara doiezan bizilagunen perfila zehaztu deusku.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa