Bilbo, 2014-03-07
Bilboko udalak uriburuko gizonei Bilbobusa erabilteko deia egin deutse. Udalak Bilbobus zerbitzuaren joan dan urteko balantzea aurkeztu dau. Bilbobuseko erabiltzailearen perfila honakoa da: 30 eta 64 urte bitarteko emakumea. Bilbo barruan egiten diran joan etorri guztien bilbotarrek kotxez egiten dabez. Horretarako autoa hartzen daben gehienak gizonezkoak dira. Asier Abaunza garraioetarako zinegotziak berba egin dau gai horren harira. Bilbobusean gehien erabilten diran lineak 56a (La Peña-Jesusen Bihotza) eta 77a (Peñascal-Mina del Morro) dira. Gitxien erabilten diranak goiko auzoetako lineak. Bilbobusa astegunei jagokenez gehien eguaztenetan erabilten da, eguerdiko ordu batetik ordu bietarako ordutegian. Asier Abaunzak esan deusku bidaiarien kopuruan ez dala aldaketarik egon. Bilbobusa garraio publikoen artean defizitik handiena suposatzen dauena da, tiketen diruagaz zerbitzu osoak balio dauzen 40 milioi euroen herena baino ez dalako beteten. Gainontzekoa aurrekontuetatik ordaintzen da.
Asier Abaunzak bestalde bus geltokietan euren kotxea denbora labur baterako ixten daben gidariei mezu zuzena bialdu deutse.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa