Bilbo, 2019-01-14
Zezeilaren 7ra bitartean Bizkaia Aretora joanda Bilboko Udal Etxebizitzei buruzko erakusketa interesgarri bat bisitetako erea izango dogu. Udal Etxebizitzen proiektuak 100 urte bete dauz eta erakusketa honen bitartez mende horretan etxebizitza sozialek izandako bilakaerea ikusi geinke. Erakusketa horren komisarioetariko bat Pilar Saiz Coria geurera ekarri dogu. Bilbon gaur egun 83 biztanleko etxebizitza sozial bat dago eta gehienak alokairuan emoteko eregiten dira, datu horreetaz be berba egin deusku Pilarrek. Erakusketea Bilboko Etxebizitzak tokiko organismo autonomoak eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoaren Bizkaiko Ordezkaritzaren BIA plataformak antolatu dabe.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa